Gutuna: '6 euro'

Karkara 2018ko eka. 26a, 15:32
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Gregorioren, Patxiren, Olatzen eta Xuaren lagunek ondorengo gutuna bidali dute KARKARAra. Presoek eta beren senideek bizi duten egoera lazgarria ikusita, laguntza eskatu nahi diete aiar eta oriotarrei.

6€ behar ditugu Patxik eta Gregoriok egunero egunkaria erosi ahal izateko.6€ behar ditugu espetxeko supermerkatuan oinarrizko erosketak egin ditzaten.

6€ Oriotik Picasenteko espetxera dauden ia 1000 kilometroak egiteko. 6€ behar ditugu joan eta etortzeko. 6€ bideko gastuetarako. 6€ Oriotik Curtiseko espetxera dauden 1300 kilometroei aurre egiteko.

6€ abokatuen gastuak ordaintzeko. 6€ gutun honetan idazteak ere lotsa ematen duen hainbat gauza ordaintzeko, erosteko.

Garai berriak dira Euskal Herriarentzat baina preso eta senideen eguneroko sufrimenduak betikoa izaten jarraitzen du. Zaharrak berri. Estutasun horretan laguntzeko, badituzu 6€?

Hilero kontu korronte honetan 6€ ordaintzeko prest bazaude asko estimatuko dizugu. Estimatuko dizute. Laguntzeko modu polita da.

Laboral Kutxa IBAN ES 83 – 30350182191820019100.

 

Gregorio, Patxi, Olatz eta Xuaren lagunak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!