Aiako Jaietara joan-etorria egiteko gaueko autobus zerbitzua izango da

Karkara 2018ko uzt. 27a, 13:00
Aiako Jaietako gaueko autobusen ordutegia

Abuztuaren 4an, 7an eta 9an Lurraldebusek eskainiko du zerbitzua, eta abuztuaren 6an, 8an eta 10ean Alustiza Autobusak enpresak.

Abuztuaren 4tik 10era bitartean Aiako Jaiak ospatuko dituzte. Bisitariek kotxea hartu beharrik izan ez dezaten, gaueko autobus zerbitzu berezia antolatu dute egun horietan Aiara joan-etorria egiteko.

Abuztuaren 4an, 7an eta 9an Lurraldebusek eskainiko du zerbitzua; eta abuztuaren 6an, 8an eta 10ean Alustiza Autobusak enpresak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!