Lurraldebusek abuztuko autobus zerbitzuak luzatu egin ditu

Karkara 2018ko abu. 1a, 11:00
Lurraldebus autobusa

Lurraldebusek ordu eta erdiz luzatu ditu, gutxi gora-behera, abuztuko autobus zerbitzuak.

Lurraldebusetik jakinarazi dute abuztuan zehar hainbat lineen zerbitzuak luzatuko dituztela, tartean Donostia eta kostako herriak lotzen dituzten lineak; ordu eta erdiz, gutxi gorabehera, luzatuko dute beren zerbitzua autobus zerbitzu horiek.
 
Horrez gain, Aia-Orio-Zarautz zeharkatzen dituen zerbitzua ere luzatu egin dute.
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!