Aiako eta Orioko alkateak presente egon dira Elkanoren Lehorreratzean

Karkara 2018ko abu. 8a, 10:58
Hainbat ordezkari politiko Getarian, Elkanoren Lehorreratzean (Urola Kostako Hitza).

Joan Sebastian Elkano itsasgizona Sanlucar de Barramedan (Sevilla, Espainia) lehorreratu zen unea antzeztu zuten Getarian atzo arratsaldean. Nao Victoria ontziak portuan egin zuen geldialdia, eta bertan egin zioten ongietorria hainbat ordezkari politikok; horien artean, Aiako alkate Nekane Arrizabalagak eta Orioko alkate Jose Angel Zalduak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!