Zabalik dago Hazilan ekimenaren 6.edizioan izena emateko epea

Karkara 2018ko abu. 8a, 12:00
Argazkia: Debagoienako Mankomunitatea

Irailaren 11ean hasita, 5 hilabetetako 280 orduko prestakuntza saio trinkoa izango da. Aiarrek eta oriotarrek ere parte hartu dezakete lana bilatzeko tresnak eta baliabideak errazten dituen proiektu honetan.

Urola Kostako Udal Elkarteak zabalik mantenduko du, irailera bitartean, Hazilan proiekturaren seigarren deialdian izen emateko epea. Hala, aztertu egingo dira abuztuan zehar jasotako eskabideak eta profil egokienekin osatuko da behin-betiko taldea.

Hazilan programaren seigarren edizioan parte hartzen dutenek hainbat ezagutza, tresna eta baliabide eskuratuko dituzte; enpresaren jarduera edozein dela ere, kudeaketa eraginkor baterako oso baliagarriak.

Irailaren 11ean hasita, 5 hilabetetako 280 orduko prestakuntza saio trinkoa izango da.

Prestakuntza-bonoa eskuragarri
Hazilan ekimenaren 6.edizioko partaideek Urola Kostako Udal Elkartearen prestakuntza-bonoa eskuratzeko aukera izango dute. Hau da, ikastaroa amaitu ondoren, ikasleek bono bat eskuratuko dute. Eta bonoa duen pertsona langabea kontratatzen duen enpresak diru-laguntza eskuratu ahal izango du.

Honenbestez, 6.edizioko partaideren bat kontratatzeko interesa izanez gero, enpresek aukera izango dute Udal Elkartetik laguntza ekonomikoa jasotzeko; hain zuzen ere, Udal Elkarteak enpleguaren sustapenera bideratutako langabeak kontratatzeko diru-laguntza. Laguntza hori enpresak eskatu behar du eta hari emango zaio.

Eskura daude Udal Elkartearen webgunean aurtengo laguntza ekonomikoen deialdia, oinarriak eta eskabideak egiteko eredua (http://www.urolakosta.eus/eu/diru-laguntzak). Edozein kasutan, argibide gehiago nahi izanez gero, herritarrek zabalik dituzte Udal Elkartearen ateak.

Argibide gehiago jasotzeko
Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea hazilan@urolakosta.eus). Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen webgunean: www.urolakosta.eus

Urola Kostako Udal Elkartea, Hazilan programa

Vanessa Garcia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!