Orioko Pilota Eskolako izen-ematea abuztuaren 27an irekiko da

Karkara 2018ko abu. 15a, 20:22

Hilaren 27an, astelehenarekin, zabalduko da izen-ematea, 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Eskolatik azaldu dute iraileko hirugarren astean ekingo dietela entrenamenduei. 

Orioko Pilota Eskola I. Esku Pilota Txapelketa Azkarra antolatzen ari da. Lehenengo edizioa iraileko bigarren asteburuan egingo da. Ibon Aranaldek, pilota elkartetik, adierazi du egun bateko txapelketa motzez osatua egongo dela, ohikoa ez den formatu batean. Aiako, Orioko eta Zarauzko haurrei irekita egongo da izen-ematea. Ekimen honen inguruko informazio zabalagoa emango du KARKARAk datozen asteotan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!