Aiako Odriozola gaztandegiak Elgoibarko Baserritar Eguneko lehiaketa irabazi du

Karkara 2018ko abu. 28a, 17:30
Odriozola gaztandegiko kide bat Baserritar Eguneko saria jasotzen. (Barren.eus)

Aimar Galarraga oriotarrak eta Imanol Illarramendi aiarrak Mintxetaren oroimenezko San Bartolomeetako XX. harri-jasotze txapelketan parte hartu zuten, Elgoibarko Baserritar Egunean. 

Elgoibarko Baserritar Egunak bisitari ugari bildu zituen larunbatean, eta hainbat lehiaketa izan ziren jardunaldian zehar. Besteak beste, Aiako Odriozola gaztandegiak Baserritar Eguneko Gazte Lehiaketa irabazi zuen. 

Horrez gain, Mintxetaren oroimenezko San Bartolomeetako XX. harri-jasotze txapelketan Orioko eta Aiako harri-jasotzaile banak parte hartu zuten. Parte hartzaileek bi harri trakets altxa behar izan zituzten, 146 kiloko Belaustegi harria eta 125 kiloko Mintxeta harria. Mikel Loptegegi Urra harri-jasotzaile zarauztarrak irabazi zuen txapelketa, 24 jasoaldi eginda, baina Aimar Galarraga eta Imanol Illarramendi Kortaberri bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren guztira 23 eta 22 jasoaldi eginda.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!