Triatloiaren inguruko hitzaldi irekia eskainiko dute gaur, Txurruka aterpetxean

Karkara 2018ko ira. 3a, 10:28

Nik Tri Triatloi Elkarteak antolatutako Kirol Udalekuen barruan antolatu dute saioa. 17:00etan hasiko da, eta triatloiarekin zerikusia duten hainbat gai jorratuko dituzte bertan.

Gaur 17:00etatik aurrera Txurruka aterpetxean eskainiko duten hitzaldiak mahai-inguru formatua izango du. 'Nik Tri, Izan Ezberdin' izenburupean, udalekuen aurreneko edizioetan parte hartu zuten gazteek beren esperientzia kontatuko dute, eta ordutik burututako ibilbidearen berri emango dute, besteak beste.

Bestetik, triatloia abiapuntu hartuta, Unai Zabalak, Xabi Nanclaresek eta Lide Eizagirrek hainbat gai izango dituzte hizpide: ikasketak eta kirola uztartzeko modua, triatloian ibilbide oparoa izateko gakoak, igeriketa eta triatloia ezkontzeko aukera, Euskal Herriko Triatloi Zirkuituan bizitako esperientziak…
 
Horrez gai, mahai-inguruan elite mailako triatloilaria izandako Hektor Llanos ere izango da. Izan ere, 'Nik Tri Izan Ezberdin' udalekuetan aspalditik dabil Llanos, eta bere esperientzia azalduko die gaztetxoei

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!