Aia-Orio Triatloia egingo dute ostiralean, 7 urtetik aurrerako kirolariei zuzendua

Karkara 2018ko ira. 4a, 11:11
Gaztetxoak Aia-Orio Triatloiean parte hartzeko zain.

Oribarzar hondartzaren inguruan egingo dute kirol proba, eta parte hartzaileek beren adin tartera egokitutako distantzia osatu beharko dute.

VI. Aia-Orio Triatloia jokatuko da ostiralean, Oribarzar hondartzaren inguruan. 14:30ean hasiko da kirol hitzordua, eta 7 urtetik aurrerako kirolariei zuzenduta egongo da proba; izan ere, parte hartzaileek beren adinera egokitutako distantzia osatu beharko dute.

Izena eman nahi dutenek Niktri elkartearen webgunean dute horretarako aukera, eta bertan dituzte eskuragarri izena emateko jarraitu beharreko urratsak.

Bestalde, antolatzaileek nabarmendu dute hurrengo materiala eraman behar dutela parte-hartzaileek VI. Aia-Orio Triatloiera: igeri egiteko betaurrekoak, korrika egiteko zapatilak, edozein motatako bizikleta eta kaskoa.

Distantziak:

7-8 urte (2010-2011): 50m (igerian), 1000m (bizikletan), 250m (korrika)
9-10 urte (2008-2009): 100m (igerian), 2000m (bizikletan), 500m (korrika)
11-12 urte (2006-2007): 200m (igerian), 4000m (bizikletan), 1000m (korrika)
13-14 urte (2004-2005): 400m (igerian), 8000m (bizikletan), 2000m (korrika)
15 urtetik gora (<2003): 400m (igerian), 8000m (bizikletan), 2000m (korrika)

EGITARAUA

13:00-14:00: Izen-emateko aukera izango da informazio gunean, eta dortsalak banatuko dira.
14:00-14:30: Trantsizio-gunea irekiko dute materiala uzteko.
14:30-15:30: Triatloi probak abiatuko dituzte, kategoria txikienetik hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!