Orioko I. Esku Pilota Txapelketa azkarra jokatuko da larunbatean

Karkara 2018ko ira. 4a, 12:00
Haurrak pilotan jokatzen. (Orioko Pilota Elkartea)

Orioko Pilota Elkarteak antolatu du txapelketa, eta 6-11 urte bitarteko Aiako, Orioko eta Zarauzko haur eta gaztetxoak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Larunbatean Orioko I. Esku Pilota Txapelketa Azkarra jokatuko da, herriko pilotalekuan. Txapelketa banaka, binaka errotazio sisteman eta binaka mistoa kategorietan egongo da banatuta.

Orioko Pilota Elkartetik jakinarazi dute, 6-11 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako txapelketa dela, eta bertan parte hartu nahi dutenek egunean bertan 10:00etatik aurrera izena emateko aukera izango dutela.Bikoteak eta lehiaketa bakoitzeko egitura zozketa bidez egingo da, 10:00etatik 11:00etara bitartean.

Ondoren, 11:00etan hasiko dira pilota partidak jokatzen, eta final laurdenetatik aurrerako norgehiagokak 17:00etatik aurrera jokatuko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!