Astelehenean hitzaldia eman zuten lau triatleta gaztek, Txurruka aterpetxean

Karkara 2018ko ira. 5a, 11:45
Asteleheneko hitzaldiko argazkia. (Nik Tri)

Usoa Ostolazak, Unai Zabalak, Xabi Nanclaresek eta Lide Eizagirrek parte hartu zuten mahai-inguruan.

Nik Tri-k eta Kutxa Fundazioak VIII. Kirol Udalekuak antolatu ditu Txurruka aterpetxean, eta horren barruan triatloiaren inguruko hitzaldi antolatu zuten udalekuetan parte hartzen ari diren 66 gazteentzat eta triatloiarekiko interesa dutenen herritarrentzat. Bertan, "etorkizunean baliagarriak izango zaizkien aholkuak jaso" zituztela, azaldu dute antolatzaileek.

Mahai-inguru formatua izan zuen hitzaldiak, eta Nik Tri #Izanezberdin udalekuetako aurreneko edizioetan partaide izandako Usoa Ostolaza, Unai Zabala, Xabi Nanclarese eta Lide Eizagirre izan ziren protagonistak. Triatloiaren bitartez bizitako une gozoak, topaturiko zailtasunak, taldekideen garrantzia, emakumearen egoera eta erronka berriei aurre egiteko ilusioa izan zituzten hizpide. Adi-adi jarraitu zituzten azalpenak udalekuetako gaztetxoek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!