Aia eta Orio presente izango dira 66.Donostiako Zinemaldian

Karkara 2018ko ira. 7a, 13:00

Koldo Almandoz zuzendariak Oriako bazterretan grabatutako 'Oreina' filma estreinatuko da, New Directors sailean (trailerra ikusgai hemen). Zinemiran, aldiz, Maialen Sarasua oriotarraren eta beste hainbat zuzendariren artean egindako 'Gure Oroitzapenak' zinta proiektatuko da, baita gaur egun Aian bizi den Oier Aranzabal zarauztarraren 'Margolaria' estreinako lana ere. KARKARAk edizio honetarako akreditazioa lortu du, eta tokiko -Aia eta Orio- zinemagileen inguruko informazioa emango du jaialdiak iraun bitartean (irailaren 21etik 29ra).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!