KARKARAK, 30 URTE

Oteiza Astea antolatu du KARKARAk, aldizkariaren 30. urteurrenaren harira

Karkara 2018ko urr. 1a, 19:00

Urriaren 20an, larunbatean, egun osoko irteera antolatu dugu Oteiza Museora. Bertan parte hartu nahi dutenek, urriaren 16a baino lehen eman behar dute izena.

KARKARA aldizkariak 30 urte beteko ditu 2019ko ekainean, eta urteurrena ospatzeko hainbat egitasmo antolatuko ditugu ikasturtean zehar. Urrian esaterako, Oteiza Astea egingo dugu, hilaren 16tik 21era, eta besteak beste, egun osoko irteera antolatu da Nafarroara. Goizean Oteiza Museoa bisitatzea da asmoa, eta eguerdian Iruñean bazkaltzea.

Egitaraua:
- 10:00. Irteera Orioko bus geltokitik.
- 11:15. Bisita gidatua Altzuzako Oteiza Museora
- 14:30. Bazkaria Iruñeko Aldapa elkartean.
- 18:00. Buelta Iruñetik Oriora.

Karkarako laguntzaileek 35 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeagatik, eta laguntzaileak ez direnek 45 euro. Bestalde, 65 urtetik gorakoei eta adin txikikoei 41 euro kostako zaie irteera, eta ikasleei eta 65 urte azpiko erretiratuei 43 euro.

Irteeran parte hartu nahi dutenek, urriaren 16a baino lehen eman beharko dute izena 943831527 edo 688857305 telefono zenbakira hots eginda, edo karkara@karkara.com helbidera idatzita. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!