Harakintzan murgildu nahi duten langabeentzat, ikastaroa doan

Karkara 2018ko urr. 3a, 11:30

Azaroan hasita, bost hilabeteko prestakuntza ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Izen ematea urriaren 11 arte egongo da zabalik.

"Harakintza eta Haragikien elaborazioa" bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek, doan. Azaroaren hasieran hasita, bost hilabeteko prestakuntza eskainiko du UKUEk. Izen-emate epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da eta, guztira, 510 orduko prestakuntza eskainiko da.

Eskolak Urkaiko baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira. Iraurgi Berritzenen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa.

Elikagaien industrien baitan diseinatutako ikastaroaren helburua da inguruko langabeen lanbide kualifikazio eta konpetentziak egokitzea; batez ere, lan merkatura sarrera errazteko eta enpleagarritasuna hobetzeko.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, osaintz@urolakosta.eushelbidera mezu bat idatzi edo telefono bidez harremanetan jarri, 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!