KARKARAK, 30 URTE

Asteartean amaitzen da urriaren 20ean Oteiza Museora egingo den irteeran izena emateko epea

Karkara 2018ko urr. 12a, 23:24

Parte hartu nahi dutenek 943-83-15-27 edo 688857305 telefono zenbakietara hots egin, edo karkara@karkara.com helbidera idatzi dezakete. Hilaren 20ean, larunbatean, 10:00etan, autobusa irtengo da Orioko autobus geltokitik; 11:15ean bisita gidatua egingo da Oteiza Museoan barrena. Eguerdi partean,  Iruñeko Aldapa elkartean bazkaldu eta, 18:00ak aldera, autobusez Oriora bueltatuko dira parte hartzaileak.

Karkarako laguntzaileek 35 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeagatik, eta laguntzaile ez direnek 45 euro. Horrez gain, prezio bereziak ere zehaztu dituzte KARKARAk eta Orioko Udalak, ekimenaren antolatzaileak. Batetik, 65 urtetik gorakoei eta adin txikikoei 41 euro kostako zaie irteera, eta ikasleei eta 65 urte azpiko erretiratuei 43 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!