Karkara.eus webgunea erronka berrietara egokituko da

Karkara 2018ko urr. 23a, 10:00
Tokikom plataforma berriaren aurkezpeneko argazkia.

Tokikom osatzen duten hedabideetako webguneetan, bisiten %60tik gora telefonoetatik datoz, eta behar berrietara egokitzeko plataforma digitala egoitzen ari dira Tokiko Komunikabideen Bateragunea. 

Interneteko plataforma berritua izango dute Tokikom-eko hedabideek laster, tartean Karkara orainkariak. Atzo aurkeztu zuten tresna berria EITBko Bilboko egoitzan, eta nabarmendu zuten Tokikom Plataforma digital berriak mugikorrak lehenetsiko dituela. Izan ere, "tabletak, smartphoneak edota erlojuak. Gailu mugikorrak non-nahi topa ditzakegu, gero eta ugariagoak dira, eta goitik behera aldatzen ari dira edukiak eta informazioa kontsumitzeko modua... baita eduki eta informazio horiek landu eta ekoiztekoa ere". Ildo horretan, Tokiko Komunikabideen Bateragunetik azaldu zuten, egun Tokikom osatzen duten hedabideetako webguneetan bisiten %60tik gora telefonoetatik datozela, eta behar berrietara egokitzeko plataforma digitala moldatzen ari direla. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!