Laneko arriskuen arloko prestakuntza eskainiko du Udal Elkarteak

Karkara 2018ko urr. 24a, 10:06

Mikropreben programaren bitartez, eskualdeko enpresa txikiek laneko arriskuen prebentzio prestakuntza eskuragarri izango dute, kostu gehigarririk gabe.

Hala, enpresen jabeek beren lan jardunari dagozkion arriskuak identifikatu, beharrezko dokumentazioa prestatu eta lantzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte.

Azaroan zehar egingo dute ikastaroa eta guztira 10 saio izango ditu. Eskolak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira. Zazpigarren aldiz eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak Mikropreben programa, eta orain arte, orotara 39 enpresak hartu dute parte. Informazio gehiagorako, Urola Kostako Udal Elkartearen webguneakontsultatu daiteke, edo 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!