Gorka Eizmendi hirugarren Granadan jokatutako rallyan

Karkara 2018ko aza. 4a, 17:55

Espainiako lur gaineko rally txapelketako zazpigarren proba jokatu zen atzo eta herenegun Granadan. Iraila bukaeran Nafarroan jokatutako proba irabaztetik zetorren Gorka Eizmendi pilotua, eta Andaluzian hirugarren postua lortu du asteburu honetan.

Gorka Eizemendik bere sare sozialetan adierazitakoaren arabera, azken rally honetan goran egoten saiatu gara, baina berehala ohartu ginen ez zela gure lasterketarik onena izango. Ezin da beti %150ean lehiatu. Azkenean, hirugarren postua lortu dugu, Xevi Pons eta Price leiakideen atzetik; biak munduko txapeldun izandakoak direla kontuan hartuz, emaitza ontzat ematen dugu.

Eizmendik lesioa izan zuen udaberrian rally batean izandako istripu baten ondorioz, eta hiru hilabete eman zituen txapelketetatik kanpo. Hori dela eta, sailkapen orokorrean ez dago espero bezain ondo kokatuta. Hemendik aste batzuetara, Madrilen jokatuko du urteko azken proba.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!