karkara.eus

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea: oinarrizko maila

  gizartea  Aia Orio

Ikastaroa Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak emango dute, Zarautzen. Azaroaren 19an hasi eta 27an amaituko da.

Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA: OINARRIZKO MAILA izeneko ikastaroa eskainiko dute Zarautzen. Urkomeren eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin antolatu da ikastaroa eta Udal Elkartearen egoitzan eskainiko da, Zarautzen (Urdaneta bidea 6).

Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa da eta egiten duten partehartzaileek produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela eskuratuko dute. Ikastaroa egin dezakete profesionalek, nekazaritza-txartela dutenek edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dituztenek. Ikastaroa azaroaren 19an hasi eta 27an amaituko da. 

Ondoren datoz ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak:

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea: oinarrizko maila

  • Oinarrizko maila (25 ordu)
  • Homologatutako enpresa: Hazi Fundazioa
  • Antolatzaileak; Fraisoro Eskola
  • Laguntzaileak: Urkome, Urola Kostako Udal Elkartea, INEKO
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Matrikularen prezioa: 36 €

Baldintzak

  • Ikastaroa profesionalentzat da: nekazaritza-txartela dutenak edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dutenak. Hori frogatu behar da.
  • Asistentzia %90koa izan behar da eta ikastaroaren bukaeran azterketa bat egin behar da.
  • Ikastaroaren lehen egunean bi argazki eta NAN dokumentuaren fotokopia ekarri behar da.
  • Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

Informazioa eta izen-ematea

Edukia eta egutegia

Edukiak, datak, ordutegiak....

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa