Turismo teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du UKUEk

Bihar, azaroak 22, amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Hona hemen lan-eskaintzaren eta hautaketa prozesuaren oinarriak eta eskabidea egiteko orriak.

Turismo teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Hiru hilabeteko proba epea gainditu ondoren, hiru urterako lana izango litzateke, lanaldi osoarekin. Udal Elkarteko Garapen Agentzian egingo luke lan teknikariak, eta bere eginkizuna Urola Kostako Udal Elkarteko turismo arloa sustatzea izango litzateke. Hona hemen hautaketa prozesuaren eta lan-eskaintzaren oinarriak osorik.

Bihar, azaroak 22, amaituko da eskabideak egiteko epea. Hona hemen eskabideak egiteko eredua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!