Kalean da KARKARAren 400.zenbakia

Karkara 2018ko aza. 30a, 21:00

Zenbaki borobila da gaur arratsaldean banatu dugun aldizkariarena: 400.KARKARA! Euskaraldiari eskaini diogu tarterik zabalena zenbaki honetan, aurreikusi zitekeen bezala. Salatxo abesbatzaren 25.urteurrenari buruzko erreportajea argitaratzeaz gain, gerra aurreko garaira ere egin dugu salto, Orion festak nola ospatzen zituzten jakiteko. Hori eta kontu gehiago, 400.KARKARAn! 400. zenbakia gaur, eta ikasturte honetan 30 urte; ez da makala, gero!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!