Urola Kostako eta Oarsoaldeko AEK-ren topaketa egingo dute Pagoetan

Karkara 2018ko abe. 5a, 09:00
Iturraran parketxean elkartuko dira Urola Kostako eta Oarsoaldeko AEK-ko kideak. (Parketxe Sarea)

Ostegunean elkartuko dira Pagoetako Iturraran parketxean, "euskara praktikatu, naturaz gozatu eta solaskide berriak ezagutzeko" asmoz. Goiz osoko egitaraua prestatu dute, eta bazkaltzera geratzeko aukera ere izango da.

Urola Kostako eta Oarsoaldeko AEK-k topaketa antolatu dute Pagoetan (Aia), "euskara praktikatu, naturaz gozatu eta solaskide berriak ezagutzeko" helburuarekin. Ostegun honetan, abenduak 6, Pagoetako Iturraran parketxean elkartuko dira, eta ekintza desberdinak izango dituzte goiz osoan zehar. Lehendabizi, elkar ezagutu eta balizen orientazio-ibilbidea egingo dute, eta ondoren, Agorregi burdinola bisitatuko dute. Bazkaltzera geratzeko aukera izango dela iragarri dute antolatzaileek, eta mendiko arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatu dute. Hamaiketakoa eta bazkaria ere bakoitzak eraman beharko ditu.

Hona hemen egitaraua osorik:

Egitaraua

  • 10:00. Pagoetako Iturraran parketxean elkar ezagutzea, material banaketa eta taldeak egin
  • 10:30. Orientazio-ibilbidea. Hiru aukera izango dira: 1'3 km, familia eta haurrentzat (10 baliza), 2'7 km, gazte eta heldu hasiberrientzat (15 baliza), eta 3'5 km, orientazio kirola ezagutzen dutenentzat (18 baliza)
  • 11:30. Agorregi burdinolara irteera
  • Jarraian, bazkaria

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!