Aiako eta Orioko sortzaileak ere, Durangon

Aiako eta Orioko sortzaileak ere, Durangon
Atzo eman zioten hasiera Durangoko Azokari, eta igandera bitartean izango da. (halabedi.eus)

Atzo zabaldu zituen ateak Durangoko euskal disko eta literatura azokak. Igandera bitartean, milaka herritarrek bisitatuko dute, eta aiar zein oriotarren sortzaileen lanak ere bertan izango dira.

Ohi bezala, Euskal Herriko ikasleek zabaldu dituzte Durangoko Azokako ateak. Atzo izan zen hori, eta igandera bitartean, milaka herritar bertaratuko dira disko eta literatura azokara. Aiako eta Oriko sortzaile askoren lanak ere hantxe izango dira.

Gaur, osteguna, abenduak 6

12:30: 'Gogoetaren plaza' solasaldia, Benitxo Lertxundirekin, Areto Nagusian

12:30: ''Gure Oroitzapenak' filma –Maialen Sarasua izan da zuzendarietako bat–, Irudienean.

Ostirala, abenduak 7

14:30: 'Humnaty at music: Mondragon Esperientzia Kooperatibaren soinu-banda'. Jon Sarasuak hartuko du parte. Areto Nagusian.

16.00: 'Besteak gure ispilu' mahaingurua. Elizabete Manterola oriotarrak parte hartuko du. Areto Nagusian.

18:00: Xabier Etxeberriaren 'Berriro itzuliko balitz' lan berriaren aurkezpena. Ahotsenean.

Larunbata, abenduak 8

18:00: Gozategiren kontzertua.

Igandea, abenduak 9

11:00: Oier Aranzabalen 'Margolaria' filma. Irudienean.

15:00: Ibai Marinek kontzertua eskainiko du,bere lan berria, Bidean naiz, aurkeztuz.  Ahotsenean.

 

*Julen Alonso azokako 46. postuan izango da datozen egunetan, Sutan dantzan lan berriarekin.

*Pat Cowie eta Juan Rekarteren Ausart Digitala disketxearen postua, 'Artekaleko' 63,postuan.