21. Korrika apirilaren 12an pasako da Oriotik

Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 21. Korrikak. Iruñea izango da Korrikak harrapatuko duen lehen hiriburua; Gasteiz, berriz, azkena.

"KLIKA" leloari helduta, euskaltzalez jantziko dira Euskal Herriko kaleak udaberriko aurreneko egunetan, pausoz pauso euskara lau haizeetara zabaltze aldera. Apirilak 12, ostirala, Bizkaiko kostaldean hasiko du eguna euskararen aldeko lasterketak, eta goizean goiz Gipuzkoan jarraituko du. Oriora Zarauztik helduko da Korrika, eguerdian, 13:47an.