Webgune berria du Karkara orainkariak

Webgune berria du Karkara orainkariak

Telefono mugikorretan eta tabletetan ondo ikusten den, eta maneiagarria den webgunea sortu dute.

Martxan da KARKARA orainkariaren webgune berria. Arduradunek azaldu dutenez, irakurleentzat erabilerrazagoa da, eta herritarren beharretara egokitu dute. Izan ere, nabarmendu dute webguneko trafikoaren gehiengoa gailu mugikorretatik datorrela gaur egun, eta ehunekoa etengabe haziz doala. Horregatik, telefono mugikorretan eta tabletetan ondo ikusten den, eta maneiagarria den webgunea sortu dute. Horretarako diseinua garbitu eta sinplifikatu dute, hiru zutabeko diseinu batetik zutabe bakarreko diseinura pasatuz. "Lehen alderik alde zabaltzen ziren menuak orain atzamarraz erraz maneiatzeko moduko ‘hanburgesa estiloko’ botoietan bildu ditugu", adierazi dute. 

Horrez gain, multimedia edukiaren karga eta bisualizazioa ere azkartu egin da.

Plataformaren bertsio berria toki komunikabideek, tartean Karkarak, TOKIKOM toki komunikabideen bateraguneak eta Codesyntaxek diseinatu dute elkarlanean.    

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!