Sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du UKUEk ekintzaile eta enpresari txikientzat

Karkara 2019ko urt. 15a, 11:30

Ikastaroaren helburu da ekintzaileei eta enpresariei sare sozialen inguruko erabilera profesionalagoa eskaintzea.

“Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema” egitasmoaren baitan, Urola Kostako Udal Elkarteak sare sozialei buruzko ikastaro berri bat jarri du martxan, ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei zuzendua.

Ikastaroaren helburu da ekintzaileei eta enpresariei sare sozialen inguruko erabilera profesionalagoa eskaintzea. Sare sozialak marketin eta komunikazio erreminta gisa erabili, sare sozialen bidez bezero berriengana iritsi daitezen, eta modu horretan beren ikusgaitasuna areagotu dezaten.

Guztira, 12 orduko prestakuntza izango da, eta  Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian eskainiko dituzte eskolak.  4 orduko 3 saio izango ditu ikastaroak, eta urtarrilaren 28tik 30era eskainiko dute, 09:30etik 13:30era.

Hurrengo gaiak landuko dituzte prestakuntza saioetan:

  • Sare sozialetarako estrategia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
  • Facebook eta Instagram kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
  • Twitter, Youtube, Vimeo eta Linkedin bezalako sare sozialen gaineko errepasoa.
  • Nola iritsi tokian tokiko publikoarengana? Google My Business.
  • Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu.
  • Edukiak programatzeko aplikazioak.
  • Iruzkin eta kritiken gaineko kudeaketa.

Informazioa eta izen-ematea
Ikastaroan izena eman edota informazio gehiago jaso nahi dutenek, mezua idatzi dezakete jpino@urolakosta.eus helbidera edo 943-890808 telefono zenbakira hots egin, Johanna Pinogatik galdetuta. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!