'Biga' diskoa zozketatzen dugu KARKARAko laguntzaileen artean

Karkara 2019ko ots. 6a, 14:03

Zein da margo-lanean agertzen den pertsonaia?

Xebas Larrañaga artista azkoitiarrak hainbat aste daramatza sorkuntza prozesuan murgilduta, Orioko Kultur Etxean. Egunotan, bertsolaritzako pertsonai historiko baten erretratua margotzen dabil. Baina, zein da?

Asmatzen duten KARKARAko laguntzaileen artean, BIGA 'Itsas ertzeko euskal soinuak' diskoa zozketatuko dugu. Bidali zure erantzuna karkara@karkara.com helbidera, 943 82 17 80 telefonora, edo 688 85 73 05 whassapp zenbakira.

Otsailaren 14an, ostegunarekin, emango dugu irabazlearen izena, web atarian eta sare sozialetan. Garaiz zaude laguntzaile egin eta sari hau eta datozen beste asko eskuratzeko. Zeren zain zaude? Urtean 36 euro besterik ez dira!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!