Etxeko zaintzaileen egoera salatu du Urola Kostako Mugimendu Feministak

Karkara 2019ko ots. 27a, 17:00

Zumaian egin zen ekimenean parte hartu zuten Orioko Xaltxerak taldeko kideek ere.

Martxoaren 8ko grebaren harira, zaintza lanak ikusarazi eta bizitza erdigunera eramateko garaia dela aldarrikatzeko ekimena igandean Zumaian, Urola Kostako Bilgune Feministak antolatuta.

Malen-Comio performancea egin zuten eskualdeko talde feministetako eta Malen Etxeako kideek, emakume etorkinen egoera eta etxeko langile egoiliarrena salatzeko. 

Sistema heteropatriarkal kapitalistak emakumeak gutxietsi, iraindu eta hil egiten dituela salatu zuten ekitaldian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!