Martxoaren 8an

Martxoaren 8ko emakumeen afarian izena emateko azken eguna asteazkena izango da

Karkara 2019ko mar. 4a, 15:19

Emakumeen afarian parte hartu nahi dutenek, oriofeminista@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko.

Martxoaren 8ko egitarauaren baitan, emakumeen afaria antolatu dute Balea elkartean, eta herriko emakumeak afaltzera animatu ditu Xaltxerak herriko talde feministak.

Orain arte, Kolon Txiki tabernan eman behar zen izena afarian parte hartzeko, baina taberna itxita egongo da hurrengo egunetan; beraz, asteazkena bitartean oriofeminista@gmail.com helbidera idatzi behar dute emakumeen afarian parte hartu nahi dutenek.

Afaria prestatzeko boluntarioak
Afaria emakumeena izango da, baina otordua prestatzeko gizon boluntarioak behar dituzte. Horretarako prest daude gizonek ere oriofeminista@gmail.com helbidean eman behar dute izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!