Ostiral teknologikoak antolatu ditu UKUEk

Karkara 2019ko mar. 6a, 10:15

Ekimenaren helburua izango da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea. Martxoa eta ekaina bitartean, hilean ostiral batean izango dira saioak.

Urola Kostako Udal Elkarteak Ostiral Teknologikoak izeneko egitasmoa antolatu du, SPRIren eskutik. Ekimenaren helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Egitasmo honetan, ondorengo aholkularitza eskainiko da:

  • Taldeko saioak: Taldeko 3 aholkularitza-tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Bakoitzaren beharren arabera, saio batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango dute parte-hartzaileek. Esku-hartzeko modalitatean, berriz, gehienez ere, aholkularitza zerbitzu bat aukeratu ahal izango da.

Taldeko saioak 5-7 parte hartzailerentzat eskainiko dituzte, eta bakoitzak bere ordenadore eramangarria ekartzeko aukera izango du. Horrez gain, udal elkarteak ordenadore eramangarria mailegatzeko aukera ere eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatuta.

Noiz eta non
Egitasmoa martxotik ekainera bitartean egingo da; hilean ostiral batean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Saio gehienek lau orduko iraupena izango dute, eta 10:00etan hasiko dira.

Parte hartzeko ezagutza maila
Ekimenean parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar. Ezagutza maila oso oinarrizkoa edo oso aurreratua duten parte hartzaileak, zuzenean, bakarkako saioetara bideratuko dira. Gainontzekoek, saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Ezagutza maila aholkulari batekin telefonoz egindako elkarrizketa baten bidez zehaztuko da.

AGENDA

TALDEKO SAIOAK(denetan edo baten batean parte hartzeko aukera)

  • Martxoak 15:Mikroenpresa eraginkorragoa barne kudeaketa optimizatua - 4 ordu
  • Apirilak 12:Zibersegurtasuna – 4 ordu
  • Maiatzak 17:Mikroenpresa Interneten - 4 ordu
  • Ekainak 14:Gailu mugikorrak enpresan – 2’5 ordu

Argibideak eta izena emateko
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Urola Kostako Udal Elkartean eman behr dute izena. Horretarako hurrengo datuak azaldu behar dituzte:

  • IZK/NAN            
  • Enpresaren izena           
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak  
  • E-mail  
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.

Ekimenaren inguruko informazio osatua nahi dutene, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuarekin jarri behar dute harremanetan, 943-890808 telefono zenbakira deituta edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita.

Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurki daiteke (www.spri.eus) “MikroETEentzako Laguntzak” atalean. Hor eskura ditzakezu IKT irtenbideen katalogoaren azken bertsioa eta zerbitzuan parte hartzeko eskaera. Informazio gehiago, hemen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!