Ibai Makazaga, bigarren Zarauzko Mahasti Krosean

Karkara 2019ko mar. 10a, 15:02

Talai Berri txakolindegiaren inguruko mahastietan barrena, gaur goizean jokatu dute bigarren Mahasti Krosa. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia garaile izanik, Zarautzen geratu da txapela; gizonezkoena, berriz, Ander de Luis ondarroarrak irabazi du. Ibai Makazaga oriotarra bigarren sailkatu da.

Giro ederrean jokatu dute bigarren Mahasti Krosa, kirola eta ospakizuna uztartuz. 7,6 kilometroko ibilbidea egin dute korrikalariek, mahastietan barrena, aldapa gogorrak igoz eta jaitsiz. Ander de Luis ondarroarra izan da lehena helmuga zeharkatzen, 00:31:16ko denborarekin. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia zarauztarrak irabazi du txapela, 00:38:51ko denborarekin. Gizonezkoetan podiumera igo diren gainontzekoak, hurrenez hurren, Ibai Makazaga oriotarra (00:32:01) eta Xabi Garate zarauztarra (00:33:26) izan dira. Emakumezkoetan, bigarren egin du Ioana Osa ondarroarrak (00:39:00) eta hirugarren Elisabete  Garate (00:39:51) zarauztarrak.

Irakurri albiste osoa, Urola Kostako Hitzan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!