Bi Harri txapelketa jokatuko da martxoaren 31n, Zarautzen

Bi Harri txapelketa jokatuko da martxoaren 31n, Zarautzen
Zarauzko Bi Harri Txapelketako parte-hartzaileak.

Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideek parte hartuko dute txapelketan; besteak beste, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak.

Martxoaren 31n, Zarauzko Bi Harri txapelketa jokatuko da Aritzbatalde pilotalekuan, 18:00etan hasita, eta Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideak ere bertan izango dira: Gorka Etxeberria oriotarra, Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra, eta Jokin Eizmendi zarauztarra.

Denera, hamar harri-jasotzailek parte hartuko dute txapelketan, eta 121 kiloko Moilarri eta 118 kiloko Jai-Txiki harri baldarrekin lan egin beharko dute txapelketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!