Zabalik da Errigorra kanpainan izena emateko epea

Karkara 2019ko mar. 13a, 12:30

Martxoak 22ra bitartean KARKARAn eska daitezke Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuz betetako saskiak.

5 urte maite duguna elikatzen izenpean, udaberriko kanpainari ekin dio Errigorak beste urte batez. Nafarroako erriberako ekoizleen produktuak Euskal Herri guztiaren eskura jartzean gain, euskararen alde egiteko kanpaina da Errigora. 2012an hasi ziren udazkeneko kanpainarekin eta urte hauetan milaka saski banatu dituzte milaka etxetara. 

Martxoaren 7an ireki zen epea eta hilaren 22ra bitartean jasoko dira aiar eta oriotarren eskaerak. Aurten ere, bi saski izango dira aukeran. Eskaerak azken urteetako ildoa jarraituko du, baina aurtengoa bi berritasun nagusi izango ditu: arroza eta kamisetak.

Saskien eskaera KARKARANn egin daiteke, bulegoan bertan -09:00etatik13:00etara eta 15:00etatiik 17:00etara-, 943 83 15 27 telefono zenbakira deituta, edo karkara@karkara.com helbidera idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!