UKUEren Ostiral Teknologikoak programan izena-ematea zabalik dago

Karkara 2019ko mar. 26a, 11:30

Ostiral Teknologikoen helburua da teknologia berriak negozioetan txertatzea eta ekintzaileek horiei ahalik eta etekin handiena ateratzea. Martxoa eta ekaina bitartean, hilean ostiral batean izango dira saioak.

SPRIren eskutik, Urola Kostako Udal Elkarteak Ostiral Teknologikoak izeneko egitasmoa antolatu du. Helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Egitasmo honetan, ondorengo aholkularitza eskainiko da:

  • Taldeko saioak (saio batean edo gehiagotan parte-hartzeko aukera): Taldeko hiru aholkularitza-tailerretan parte hartzeko aukera dute interesatuek. Norberaren beharren arabera, saio batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango dute enpresari txikiek eta ekintzaileek. Esku-hartzeko modalitatean, berriz, gehienez ere, aholkularitza zerbitzu bat aukeratu ahal izango dute.
    Taldeko saioak 5-7 parte hartzailerentzat izango dira, eta UKUEtik jakinarazi dute, bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekartzeko aukera izango duela. Edozein kasutan, Udal Elkarteak ordenagailua mailegatzeko aukera ere eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatuta.

Egitasmo hau martxoa eta ekaina bitartean egingo da; hilean ostiral batean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. 10:00etan hasiko dira saioak, eta lau ordu iraungo dute. Ekimenean parte hartu dezakete eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) ekintzaileek, autonomoek edo 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiekDoako aholkularitza zerbitzu horren bidez, teknologia berriei etekina ateratzekoa aukera izango dute.

Parte hartzeko ezagutza maila
UKUEtik jakinarazi dute, ekimen horretan parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar. Horregatik, ezagutza maila oso oinarrizkoa edo oso aurreratua duten parte hartzaileak, zuzenean, bakarkako saioetara bideratuko dituzte. 

AGITARAUA

TALDEKO SAIOAK: denetan edo baten batean parte hartzeko aukera)

  • Apirilak 12: Zibersegurtasuna – 4 ordu
  • Maiatzak 17: Mikroenpresa Interneten - 4 ordu
  • Ekainak 14: Gailu mugikorrak enpresan – 2’5 ordu

Argibideak eta izena emateko
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, izen eman dezakete Urola Kostako Udal Elkartean, 943-890808 telefono zenbakira deituta, edo enpresa@urolakosta.eus.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!