Ekintzaileen hizkuntza-kudeaketa hobetzeko saioak izango dira apirilean

Karkara 2019ko mar. 28a, 12:00

Eskualdeko ekintzaileentzako bi saio antolatu dira, espresuki; apirilaren 9an, euskaraz, eta apirilaren 16an gaztelaniaz.

“Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema” eta ‘Enpresa Euskaraz Handitzen’ egitasmoak uztartuz, ekintzaileei bideratutako euskarazko saioak prestatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Modu honetan, eskualdeko ekintzaileek hizkuntza hobeto kudeatzeko saio teorikoak eta praktikoak izango dituzte apirilaren 9an euskaraz, eta apirilaren 16an gaztelaniaz.

Udal Elkarteak antolatu dituen saioei esker, enpresa aurreratua izateko aukerak identifikatu, eta hizkuntzen kudeaketa hobetzeko erremintak erabiltzeko gaitasuna lortu ahal izango dute parte-hartzaileek.

Besteak beste, xede da zerbitzu-hizkuntzaren eta lan-hizkuntzaren garrantzia azpimarratzeaz gain, ekintzaileak konturatzea hizkuntza kudeaketa eraginkor batek beren proiektuari zein ekarpen egin diezaioketen. Saioetan, alderdi teorikoa ezagutzeaz gain, adibideak eta irtenbide zehatzak ezagutzeko aukera izango dute partaideek.

Saioetan parte hartzeko interesa duten Urola Kosta bailarako enpresa txikiek eta ekintzaileek dagoeneko eman dezakete izena Udal Elkartearen webguneko formularioa beteta (http://www.urolakosta.eus/eu/euskara-enpresan).

Mezua ere bidali dezakete handitzen@urolakosta.eus helbide elektronikora edota 943 890 808
telefono zenbakira deitu.
Euskara erabiliz, zure enpresa handitzen joango da eta denok irabaziko dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!