Aiarrak eta oriotarrak Gure Kasa saioan

Karkara 2019ko mar. 28a, 16:00
Mikel eta Esti Markez Gure Kasa saioan.

Mikel Markez abeslaria elkarrizketatu zuten asteleheneko Gure Kasa saioan.

Pasa den asteleheneko Gure Kasa saioan aiarrak eta oriotarrak izan ziren protagonista. Alde batetik, Mikel Markez elkarrizketatu zuten Julen eta Antton Telleria anaiek, eta solasaldian parte hartu zuen musikariaren alaba Esti Markezek ere. Jon Garate kalera atera zen Mikel Markezen Zure begiak abestia aitzakiatzat hartuta kale inkesta egitera.  Eta saioari bukaera borobila emateko, Julen Alonso trikitilariak pieza bat eskaini zuen zuzenean.

Ikusi hemen asteleheneko saioa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!