Euskarazko film batean parte hartzeko gaztetxo bila dabiltza

Karkara 2019ko api. 4a, 12:15

Udazkenean filmatuko da euskarazko luzemetraia

Ilargi Guztiak, Kowalski Film ekoiztetxeko, Igor Legarreta zuzendariaren azken luzemetraia, film historikoa izango da, ñabardura fantastikoekin eta Euskal Herrian filmatuko da datorren udazkenean. 

 

Filmerako, 10 eta 13 urte bitarteko nesken eta 11 eta 16 urte bitarteko mutilen bila dabiltza, Euskaraz jakitea beharrezkoa izango da.

 

Castingean parte hartzeko, gaztetxoen datuak (adina eta herria) eta argazki bat bidali behar da ilargiguztiakcasting@gmail.com helbide elektronikora.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!