Apirilaren 16an hasiko da 'Harakintza eta Haragikien elaborazioa' langabeentzako ikastaroa

Karkara 2019ko api. 4a, 15:00
“Harakintza eta Haragikien elaborazioa” ikastaroan oraindik tokia dagoenez, izen-emate epea azken egunetara arte luzatuko du UKUEk.

Hastear da Harakintza eta Haragikien elaborazioa ikastaroa eta Urola Kostako udal elkartetik jakinarazi dute, ikastaroan oraindik tokia dagoenez, izen-emate epea azken egunetara arte luzatuko dela. "Izan ere, ikastaroa egiten duten langabeek laneratzeko aukera handiak izango dituzte, sektoreko lan-eskaintzei erantzun ahal izateko, halako ziurtagiria duen langileak falta baitira". 

Urola Kostako Udal Elkarteak, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” 2.mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera eskainiko eskualdeko langabeei. Bost hilabeteko prestakuntza jasoko dute harakintza industrian murgildu nahi duten langabeek, eta ikastaroa erabat doakoa izango da.

430 orduko prestakuntza
Guztira, 430 orduko prestakuntza izango da. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian;  apirilaren 16an hasiko da, eta astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara izango dira eskolak.

Ikastaroan parte hartzen dutenek hainbat gaitasun eta konpetentzia landuko dituzte. Alde batetik, haragia balioesten eta zatitzen, eta haragi-produktuak prestatzen ikasiko dute. Bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak ere ezagutuko dituzte. Azkenik, enpresa txiki batean haragi-produktuak merkaturatzeko gaitasunak barneratuko dituzte.

Argibideak eta izen-ematea
Ikastaroan izena eman edo informazio osatua jaso nahi dutenek, osainz@urolakosta.eus helbidera idatzi edo 943890808 telefono zenbakira hots egin dezakete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!