Gorka Etxeberriak errekor pertsonala lortu du

Karkara 2019ko api. 8a, 16:30

Urtarrilean saiatu zen 190 kiloko harriarekin baina kale egin zuen.

Larunbatean Azkoitiko Gurea frontoian Goenatxo II.ari omenaldia egin zioten, 21 harri-jasotzailek hartu zuten parte bertan, tartean, Gorka Etxeberriak. Sei harri ezberdin jarri zituzten eta harri-jasotzaile bakoitzak nahi zuena jasotzeko aukera zuen: lau kubiko 100, 113, 125 eta 150 kilokoak eta errektangularrak 150 eta 200 kilokoak.

Etxeberriak kubiko denak eta 150 kiloko errektangularra jaso zituen. Orduan, 200 kilokoarekin probatu zuen: Beste guztiak ondo jaso nituenez animatu egin ninduten  200 kiloko harria altxatzera, eta lortu egin nuen! 90 kilo pisatzen ditudala kontuan izanda, marka ona izan da niretzat eta jende askok zoriondu nau.

Harri-jasotzailearen esanetan, prestatu gabeko errekorra izan zen, momentuko beroaldiarekin lortutakoa. Urtarrilaren 20an Aian saiatu zen Gorka Etxeberria 190 kiloko harriarekin, kale egin zuen eta geroztik harri handiari heldu gabe egon da: Oraindik ez dakit nola ausartu nintzen baina ondo atera zen azkenean.

Epailerik eta antidopinik gabeko jaialdia izan zenez ez da federatuta geratuko Etxeberriaren marka. Abenduan edo prestatzeko intentzioa daukat harri horrekin ganorazko marka bat jartzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!