Maria Azkue eta Ania Amilibiaren eskubaloi taldeak finalerdia jokatuko du bihar

Karkara 2019ko api. 12a, 09:39

Irabazita ere taldeak ezingo du igoera lortu

Bihar, Bera Beraren aurka lehiatuko da Aiala B taldea. Irabazten badute, finala igandean jokatuko dute, 9:45ean, Elgoibarren. Euskadiko txapeldun Basauri geratu denez igoera fasea jokatzeko txartela lortu du taldeak, eta bigarrena fase honetan erabakiko da, Azkue eta Amilibiaren taldeak, ordea, ezin izango dute igo irabazita ere, Aialako lehenengo taldea dago maila horretan.

Maria Azkue jokalaria gogotsu doa partidura: Egia esan denboraldi amaierara lesio batzuekin iritsi gara. Baina zerbait polita lortzeko asmotan goaz eta batez ere disfrutatzera. Aspaldi ez genuela Bera Beraren aurka irabazi eta Orion lortu genuen, beraz, ea oraingoan denboraldia ondo bukatzeko finalera iristeko aukera dugun. 

Ania Amilibiak, ordea, ezin izango du faseaz gozatu, pistan behintzat, orain gutxi belauneko lotailu gurutzatuan lesioa egin zuen. Hala ere, Azkueren esanetan: Garaipena lortzen badugu, berea ere izango da!

Aiala B eta Bera Beraren arteko norgehiagoka, bihar, larunbata izango da arratsaldeko17:45ean, Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!