Batzar Nagusietarako PSE-EEren zerrendan hirugarrena da Ana Priede, Deba Urola barrutian

Karkara 2019ko api. 25a, 11:54

PSE-EEk Batzar Nagusietarako aurkeztu duen zerrendan hirugarrena da Ana Priede. Bestalde, Ione Cisneros laugarrena da Elkarrekin Podemosek osatu duen zerrendan, eta Jon Ander Azpiroz eta Miren Elixabete Huegun EAJ-PNVren zerrendan aurkeztu dira.

Maiatzaren 26an izango dira udal eta foru hauteskundeak, eta argitaratu dira, dagoeneko, hautagaien zerrendak. Gipuzkoako Batzar Nagusietarako aurkeztu dituzten zerrendetan badira hainbat oriotar eta aiar, tartean, Ana Priede, Ione Cisneros, Jon Ander Azpiroz eta Miren Elixabete Huegun.

Hautatuak izateko aukera dutenen artean, Ana Priede aipatu behar da, hala balitz, estraineko aldia izango luke batzarkide. Hirugarren lekuan dago Deba Urola barrutian PSE-EEk osatu duen zerrendan.

Elkarrekin Podemos taldeak aurkeztu duen zerrendari dagokionez, Ione Cisneros laugarrena da Deba Urola barrutian. Ikusi beharko da, legealdi honetan bezala, hautatua izan eta batzarkide lanak egin ahal izango dituen.

Bestalde, EAJ-PNV alderdiak aurkeztu duen zerrendaren parte dira Jon Ander Azpiroz eta Miren Elixabete Huegun. Bederatzigarrena da Azpiroz, eta lehenengo ordezko Huegun Deba Urola barrutian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!