2019ko udal hauteskundeak

Urola Kostako EAJko alkategaiak aurkeztu dituzte Getarian

Urola Kostako EAJko alkategaiak aurkeztu dituzte Getarian
Urola Kostako EAJko zerrendaburuen aurkezpen ekitaldia Getarian. (EAJ)

Aurkezpen ekitaldian izan dira Aiako eta Orioko EAJk alkategai Nekane Arrizabalaga eta Lourdes Salsamendi.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako Urola Kostako EAJk alkategaiak aurkezteko ekitaldia egin zuten ostegunean Getarian. Bertan izan ziren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Deba-Urolako hautagai Maria Eugenia Arrizabalaga eta eskualdeko EAJko zerrendaburuak: Aiako Nekane Arrizabalaga, Getariako Aitor Urresti, Orioko Lourdes Salsamendi, Zarauzko Xabier Txurruka eta Zumaiako Oier Korta.

Egibarrek aurkezpenean apirilaren 28ko tentsioari eusteko deia egin zuen. "Asko dugu jokoan. Hilaren 26an bigarren itzuliko partida jokatuko da. Herrigintza da herri honen benetako motorra. Herrian sinesteaz aparte, herria errespetatzeaz aparte, proiektuak aurkeztu behar dira aurrera egiteko. Herri txikienetatik hasi, eskualdeetatik pasa eta nazio ikuspegia mamitu arte, proiektu beraren zatiak dira gure programak”, azaldu zuen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!