Ingemarreko langileek mobilizazioa egingo dute bihar

(Noaua)

Ingemarren Usurbilgo planta ixtea erabaki dute enpresako zuzendaritzak eta langile batzordeak. Hala, 31 pertsona kaleratuko dituzte. Langileek manifestaziora deitu dituzte herritarrak biharko, Usurbilen.

Ingemar enpresak Usurbilgo planta itxi eta martxan jarri du lan-erregulazio espedientea. Hala, lantegiko 37 langileetatik 31 daude kaleratze bidean. Ingemar S.L. enpresako Galiziako zuzendaritzak eta langile batzordeak hartu dute erabakia; hain zuzen, UGT sindikatuko hiru ordezkarik eta CIGeko bi ordezkarik.

ELA sindikatuak apirilaren 24an salatu zuenez, enpresak "xantaia" egin die beharginei. "Enpresak baldintza jarri du kaleratzeagatik jaso beharreko kalteordaina kitatzeko: langileek hitz eman behar dute ez dutela auzibidera joko", azaldu zuten. Beraz, Ingemarrek planta Usurbilgo planta ixteagatik kalteordainak jaso nahi badituzte, bide judizialik ezingo dute hartu.

Langileek greba mugagabea hasi zuten martxoan, eta apirilean enpresaren eta langile batzordearen erabakiaren berri izatean, protestekin jarraitu zuten. Orain, herritarrak mobilizaziora deitu dituzte biharko, ostirala. 18:00etan Usurbilgo plazan hasiko da manifestazioa, eta amaitzean, agerraldia egingo dute beharginek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!