Murillo de Gallegora irteera antolatu du Txurrumuskik, ekainerako

Karkara 2019ko mai. 10a, 12:00

Ekintza ugari egingo dituzte bertan; besteak beste, paintballa, hidrospeeda, raftinga eta arroil jaitsiera. Izen-ematea ireki dute dagoeneko.

Gaztelekuko jardueren barruan, Txurrumuski aisialdi elkarteak Murillo de Gallegora (Aragoi) irteera antolatu du, ekainerako. Ekainaren 24tik 26ra izango da bidaia, eta DBHko ikasleentzat dago zuzenduta. Murillo de Gallegon ekintza ugari egiteko aukera izango dute gazteek; besteak beste, paintballa, hidrospeeda, raftinga eta arroil jaitsiera.

Txurrumuskikoek izen-ematea ireki dute dagoeneko, maiatzaren 30era arte. 120 euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak, eta derrigorrezkoa da ondorengo agiriak aurkeztea:

  • Ordain agiria: 3035. 0182. 15. 1820025099
  • Osasun txartelaren kopia
  • Sinatuta eraman behar dira izenak eta baimen-orriak 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!