Aldaketak egin dituzte Orio Eraginen eskubaloi udalekuetako izen-ematean

Karkara 2019ko mai. 14a, 18:30

Jendeak erakutsitako "interes handia" dela eta, aldaketak egin dituzte eskubaloi udalekuetako izen-ematean. Ostegunean Karelako gradetan jarri dute hitzordua, eta hurrengo egunean, izen-ematea emailez egiteko epea irekiko dute.

Pasa den astean aurkeztu zuten Orio Eragin Eskubaloi Kluba, eta udan eskubaloi udalekuak egingo dituztela ere iragarri zuten elkarteko kideek. Ekainaren 24tik 28ra izango dira, Orion, eta bi talde bereiztuko dituzte: LH2, LH3 eta LH4ko gazteek talde bat osatuko dute, eta LH5 eta LH6koek, beste bat. Goizez izango dira udalekuak, 09:00etatik 13:00etara, eta jarduera ugari barnebilduko dituzte; besteak beste, eskubaloian hastapena, jolasak, irteerak hondartzara eta eskulanak.

Jendeak erakutsitako "interes handia" dela eta, aldaketak egin dituzte udalekuetako izen-ematean. Ostegunean, maiatzak 16, Karela kiroldegiko gradetan jarri dute izen-ematea egiteko hitzordua, 17:00etatik 20:00etara. Beraz, interesa dutenek bertaratzeko aukera izango dute. Ostiralean, maiatzak 17, email bidezko izen-ematea irekiko dute (orioeskubaloia@gmail.com). Bestalde, pertsona bakoitzak gehienez bi haurren izen-ematea egin ahalko duela azaldu dute Eraginekoek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!