2019ko udal hauteskundeak

14:00ak arte behera egin du udal hauteskundeetako parte hartzeak Aian eta Orion

Karkara 2019ko mai. 26a, 15:14

Urola Kostan, boto eskubidea duten %42,19ak eman du botoa eguerdirako. Aian eta Orion izan ezik, gainontzeko herri guztietan gora egin du parte hartzeak, 2015eko udal hauteskundeetako lehen parte hartze datuekin alderatuta. 

Udal hauteskundeetako lehen parte hartze datuak jakinarazi ditu Espainiako Barne Ministerioak, eta 14:00etako datuen arabera, Urola Kostako erroldaren %42,19ak eman du botoa. Parte hartzerik bajuena, Aian izan da (%39,58). 2015eko udal hauteskundeetako lehen parte hartze datuekin alderatuta, oro har, gora egin du parte hartzeak eskualdean, Aian eta Orion izan ezik. Izan ere, Aian ia bost puntu egin du behera parte hartzeak eta Orion ia puntu bat: 

Aia: %39,58 (2015: %44,16)

Orio:  %41,77 (2015: %42,44)

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!