Aian eta Orion EAJ izan da alderdirik bozkatuena Batzar Nagusietarako hauteskundeetan

Karkara 2019ko mai. 27a, 10:11
Herritarrak botoa ematen Orioko udaletxean.

Orion EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak, eta EAJk lortu ditu boto gehien Batzar Nagusietarako hauteskundeetan.

Atzo Batzar Nagusietarako hauteskundeak ere izan ziren, eta EAJk irabazi ditu Gipuzkoan. Lurraldeko joera jarraituz, Aian eta Orion ere EAJ izan da alderdirik bozkatuena Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan. Aian bi hauteskundeetan emaitza antzekoak izan baziren ere, Orion EH Bilduk irabazi ditu Udal hauteskundeak, baina EAJ izan da alderdirik bozkatuena Batzar Nagusietarako hauteskundeetan.

Udal hauteskundeetan gertatu bezala, EAJk irabazi ditu Aian Batzar Nagusietarako hauteskundeak, 514 boto lortuta, botoen %51,50a hain zuzen ere. Bigarren indarra izan da EH Bildu 401 botorekin; Elkarrekin Podemosek 44 boto lortu ditu, PSE-EEk 24 eta PPk 5.

Bestalde, Orion 1341 boto lortu ditu EAJk Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, udal hauteskundeetan baino 190 boto gehiago, botoen %44,14a. Bestalde, EH Bilduk 1227 boto lortu ditu, botoen %40,38a. PSE-EEk 263, Elkarrekin Podemosek 145 eta PPk 34.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!