Oinezkoen segurtasuna bermatzeko semaforoa eta zebra-bidea

Karkara 2019ko mai. 30a, 13:00

N-634 errepidean zirkulazioa arautzen duten behin-behineko semaforoak jarri dituzte, baita oinezkoen pasara errazteko zebra-bidea ere.

Apiriletik Mutiozabal inguruko saneamenduaren eta ur edangarriaren lurpeko instalazioak berritzen ari dira. Lanen eraginez espaloia itxita dago, eta Oribarzar aldera joan nahi duten herritarrek, tren geltokira heltzeko zubia igaro behar dute, N-634 errepidea zeharkatzeko. Bestalde, Ubegun industriagunearen sarreran, zirkulazioa arautzen duten behin-behineko semaforoak eta zebra bidea jarri dituzte, oinezkoek N-634 errepidea segurtasunez igaro dezaten.

Orioko Udaletik jakinarazi dute, semaforoak eta zebra-bidea obrak bukatzen dituztenean kendu egingo dituztela.

Saneamendu lanak 
Obrak Altuna y Uria enpresa egiten ari da, eta 303.262,35 euroko kostua izango dute. 100.000 euro Orioko Udalak ordainduko ditu, eta gainontzekoa Gipuzkoako Urak kontsortzioak, uraren ziklo integralerako inbertsioetatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!