3x3 Futbol Txapelketa egingo dute aurten ere

Karkara 2019ko eka. 5a, 12:00

LH eta DBHko gazteek zein helduek izango dute aurtengo 3x3 Futbol Txapelketan parte hartzeko aukera. Izen-ematea ireki dute dagoeneko, eta ekainaren 22an itxiko dute.

San Pedro jaien barruan, 3x3 Futbol Txapelketa egingo dute aurten ere, hirugarrenez. Uztailaren 1ean izango da, Orioko Mendibeltz zelaian. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteek zein helduek izango dute parte hartzeko aukera. Lau multzo nagusi bereiziko dituzte txapelketan:

  • LH1 - LH6. Sei azpimultzo izango dira, adinaren arabera.
  • DBH1 - DBH2. Elkarrekin jokatuko dute.
  • DBH3 - DBH4. Elkarrekin jokatuko dute.
  • Helduak; 16-99 urte bitarteko herritarrak. Elkarrekin jokatuko dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, gehienez adin bakoitzeko 10 taldek hartu ahalko dute parte lehian. Bestalde, lau kide izango dira talde bakoitzean, eta 4 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzak.

Antolatzaile eta laguntzaileen artean daude Zaragueta Herri Eskola, Baraka, Xixario, Boga Boga, BPXport eta Orioko Udala.

Izen-ematea zabalik

3x3 Futbol Txapelketan izen-ematea egiteko epea ireki dute dagoeneko, eta ekainaren 22an itxiko dute. Izena eman nahi dutenak Zaraguetara edota Karela kiroldegira bertaratu daitezke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!