'Mendi mendiyan' opera ikustera joateko autobusa antolatu dute

Karkara 2019ko eka. 5a, 14:00

Hilaren 29an izango da Mendi mendiyan emanaldia Donostiako Kursaal Auditorioan, eta autobusean bertaratu nahi dutenek, Orioko Turismo Bulegoan egin dezakete erreserba.

Ekainaren 29an, Jose Maria Usandizaga konposatzailearen Mendi mendiyan opera eskainiko dute Donostiako Kursaal Auditorioan, 20:00etan hasita, eta bertara joateko autobusa antolatu dute Urola Kostatik. Oriotik ere pasako da autobusa, eta nahi izanez gero ekitaldira joateko erreserba egin dezakete aiarrek eta oriotarrek orioturismo@gmail.com helbidera idatzita, edo 943-835565 telefono zenbakira deituta.

Lehenengo sarrerak erosi behar dituzte herritarrek www.kursaal.eus webgunean, eta behin sarrerak erositakoak egin beharko dute autobuseko erreserba.

Orioko Turismo Bulegotik jakinarazi dute, hilaren 29an, 19:10ean pasako dela autobusa Orioko autobus geltokitik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!